| Balorazioak Gure herria noraezean eta ustelkeriaren ondorioz ezgauza den klase politiko baten eraginez desagerpenera bideratuta dabilen honetan, gure arbasoek Orreagan eskuratutako askatasuna odolean daramatenek behar adina denbora hartu beharko lukete Joseba Ariznabarretaren “Pueblo y Poder” liburuaren mamia laburtzen duen “Cuadernos para la reconstrucción de la razón” azpititulua irakurri eta sakontzeko. Liburu honek gure herriaz eta haren botereaz hitz egiten du, gure indarra hain beharrezko dugun helbururantz bideratzeaz, oraindik bizirik dagoen gure estatu zapalduaren berreskurapenaz, berriz zutitzeko zain dugun estatuaz. Kepa Artetxe |